XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
A. KATTALIN - Larri ibili. Orain artean herri triste hortan bizi baldin baziren, Madrileko etxe-bizitza baten errenta ezin paga zezaketelako zen. Eta dema eginen nuke, orain atera dizkizuten hogei mila errealak eta aurki aterako dizkizuten gainerako guztiak, ez dituztela zorrak ordaintzeko, Madrilen etxe-bizitza itxurazko bat hartzeko (alkilatzeko) baizik.
Baina egun gutxitako kontua izanen dela, eta jaso bezain laster ordainduko omen didate.
A. KATTALIN -
PAULO - Aurreneko eskea zen eta ezin uka; baina, berriz eskatzen badidate, adituko dituzte berenak eta asto beltzarenak.
A. KATTALIN
PAULO - Galtzairua bezain gogor bihurtuko naiz, bada. Uste okerretan dabiltza koipelustreok nerekin. Ez didate berriz ziririk sartuko (iruzurrik egingo).
A. KATTALIN - Non edo non urre minaren bat topatu dute bada. Duela (orain) egun batzuk entzun nuen esaten, Madrilera joan behar dutela bizitzera, eta hori ez da dirurik gabe egiten. Honez gero (honezkero, dagoeneko) pentsatuta edukiko dute nongo errapeari eragin.
PAULO - Gureari ez behintzat!
PAULO -